lunes, 19 de diciembre de 2011

KIROLAK EUSKAL HERRIAN

       Betidanik, kirolak Euskal Herrian berebiziko garrantzia izan du eta bertakoak dira hainbat eta hainbat kirolari ospetsu, adibidez, txirrindularitzan edota futbolean. Hala ere, oraingoan gune horretako herri kiroletan zentratuko gara:
Aizkol jokoak basalanean du jatorria. Euskal Herriko basoak eraikuntzarako egurra ateratzeko eta ikatza egiteko botatzen ziren garaietan, koadriletako mutilek elkarren arteko norgehiagokak jokatzen zituzten. Bestelako herri-kirolak bezela ogibidea izan eta apustuetatik etorri den kirola da. Gaur egun txapelketa ofizialak jokatzen dira, nahiz eta apustuen ohitura ez den guztiz galdu. Lehiaketetan enborrak etzanda jartzen dira eta azkarren mozten dituenak irabazten du. Aizkol jokoa bazela idatzizko lehen erreferentzia XVI. mendekoa da, hargin euskaldun batzuk El Escorialera lanera joan zirenekoa.

        Bestalde, Pilota edo pilota jokoa Euskal Herriko kirola da, pilotalekuetan jokatua. Oro har, 2 edo 4 pilotarik (bi taldetan banatuta) txandaka pilota jotzen saiatzen dira, pilotak bi bote egin baino lehen, eta pilota joko eremutik kanpora bota gabe; hau egitea lortzen ez duenak tanto galtzen baitu. Jokoaren aldaerak bereizteko, bi alderdi hauek hartzen dira kontuan: pilotaleku mota (plaza hormagabea, horma bakarreko pilotalekua, trinketa...) eta pilota zerekin jo behar den (esku hutsa, pala, zesta...).  



No hay comentarios:

Publicar un comentario